Armiarma sarea

Armiarma sarea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/armiarma-sarea-2/@@download/image/29p30-1.jpg
2012/12/13
berria
Armiarma sarea
AEBetako ikerlari eta militar talde bat armiarma sareen berezitasunak ikertzen ari da. Zehatz mehatz, sarea osatzen duen proteinarekin ari dira frogak egiten. Proteina honen elastikotasuna eta sendotasuna nabarmenak dira, armiarma sareak altzairua baino sendoagoak baitira. Ez da harritzekoa, beraz, militarren interesa, astronauten jantziak eta soldaduen balen kontrako txalekoak egiteko, antzeko materiala erabiltzen dute eta.