Armiarma sarea

Armiarma ehuntzen duen sarearengatik da ezaguna. Sareon osagarrietako bat fibroina izeneko proteina da; osagarri honek tinkotasuna eta iraunkortasuna ematen dio sareari. Mota guztietako sareak daude eta helburu ezberdinetarako erabili ohi dituzte armiarmek. Batzuk, itsaskorrak, intsektuak harrapatzeko baliatzen dira eta beraz, armiarmek gauez egiten dituzte, "biktimek" ikus ez ditzaten. Beste batzuk, ordea, kabiak dira. Armiarma jaio berriek ere sarea osatzeko trebezia daramate geneetan eta berehala hasten dira ehuntzen, elikatzeko.