Arima Beltza: Blues arima

Arima Beltza elgoibartarrek "Mundurako Ateak" izeneko hirugarren diskoa argitaratu dute Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin. Oraingoan, gogoz jorratu dute 70eko hamarkadako rock gogorra, blues sentimendua alde batera utzi barik. Jon Gurrutxaga bateria-jolea eta abeslaria izan dugu solaskide.
Disko honetan soinua rockeroagoa dela esan daiteke, ados?
Ezbairik gabe; soinua eta abestiak rockeroagoak dira. Gitarra riffak indartsuagoak dira, eta leloak ere nabarmenagoak dira. Modu naturalean jo dugu rock aldera: beti gustatu zaizkigu gitarra indartsuak, eta zuzenean blues gehiago egiten genuenean ere, indar hori nagusitzen zen. Bestalde, beti gustatu izan zaizkigu 60ko eta 70eko hamarkadetako rock taldeak. Hortaz, berez irten zaigu horrela.
Natxo Liberty teknikariak, eta Patxi Zabaleta gitarra-jole berriak eragina izan dute soinu aldaketan?
Patxi iazko maiatzean sartu zen taldean, eta ordurako, soinua oso finkatua genuen; izan ere, gainontzeko kideok urte asko daramatzagu elkarrekin, eta ongi ezagutzen dugu elkar. Egia da gitarra erritmikoei sekulako sendotasuna ematen diela Patxik, baina soinuari dagokionez, eragin gehiago izan du Natxo Libertyk. Lamiña Produkzioa estudioa aukeratzerakoan, bete-betean asmatu genuen.
Halere, blues sustraiek hor darraite. Nondik datorkizu blues zaletasun hori?
Normalean, etxeko txikiak garenok, anaia edo arreba zaharrei hartu ohi dizkiegu diskoak. Gure etxean blues klasikoa, Erresuma Batuko bluesa eta rock klasikoa ziren nagusi. Hortaz, hamalau urterekin Beatles-ak entzutetik, John Mayall eta Robert Johnson entzutera igaro nintzen. Gainera, osabak bateria jotzen zuen 60ko hamarkadako Expresión Sonora taldean: Euskal Herriko dantzaldietan, The Animals bezalako taldeen bertsioak jotzen zituzten bakarretakoak ziren. Noski, horrek ere eragina izan du.
Kontzerturen bat formatu akustikoan emateko asmoa omen duzue...
Kontzertu osoa baino, momentuz kontzertuaren zati bat izango da. Eta ez beti, gainera: tokia eta giroa aproposa bada, tarte akustikoa egingo dugu, baina bestela ez. Elgoibarren lehen froga egin genuen, eta oso gustura gelditu ginen. Jendearentzako ere zerbait berria izan zen, eta oso harrera ona izan zuen.
Zer dauka blues-ak beste estiloek ez daukatena?
AEBtan, beltzen esklabutza garaiko protesta kantuetatik eta musika espiritualetik datorren estiloa da bluesa. Beraz, hitzak berak ingelesez dioen bezala, badu tristura eta sentimendu maila handia. Beste estilo batzuek ere sentimendu hori dute, baina bluesarena zerbait berezia da.