Aria taldeak 'Urdin' izeneko lehen diskoa kaleratu du

Aria taldeak 'Urdin' izeneko lehen diskoa kaleratu du Hamar kanta biltzen ditu diskoak, tartean italieraz eta euskaraz egindako 'Anime perdute' kantua. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aria-taldeak-urdin-izeneko-lehen-diskoa-kaleratu-du/@@download/image/6abb59fc-656c-23b9-1ee2-c0d3b7a71a26.jpg
2023/12/05
Hamar kanta biltzen ditu diskoak, tartean italieraz eta euskaraz egindako 'Anime perdute' kantua.
Aria taldeak 'Urdin' izeneko lehen diskoa kaleratu du

Aria pop talde donostiarrak aurten hasi du bere ibilbidea. Bakarlari aritutako Marina Landa dago proiektuaren atzean. Taldearen izenak "aire" esan nahi du italieraz, eta hain zuzen ere, "bere pentsamendu eta bizipenek airea hartzeko, konposatutako abestiak aireratzeko desiratik" abiatu da proiektua. Iñaki Ortego pianista, Ion Larrañaga bateria-jotzailea eta Iñaki Olaskoaga gitarrista ditu bidelagun Landak.

Gaurtik aurrera kalean da euren estreinuko lana, Urdin, pop doinuetan oinarritutako zazpi kanta biltzen dituena. Diskoa Sizilian grabatu dute, Domenico Gargano ekoizle italiarrarekin batera. Hark ukitu elektroniko sotila eman die Landaren abestiei.

Aurrerapen gisa, Anime perdute kanta aurkeztu zuten. Italieraz eta euskaraz abestua, Mediterraneoko krisia du mintzagai, eta errefuxiatuei laguntza uko egiten diotenei kritika bat da, ironikoki, euren ikuspegitik kontatua.