Ari, ari, ari… amona lehendakari!

Ari, ari, ari… amona lehendakari! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ari-ari-ari-amona-lehendakari/@@download/image/93p10superamona.jpg
2012/12/13
berria
Ari, ari, ari… amona lehendakari!
Oregon (AEB) estatuan dagoen Multnomah hiriko amona batek hango polizia guztiak zur eta lur utzi ditu. Emakumea, 88 urterekin hiriko super heroia izateko bidean da. Dirudienez, lapur bat bere etxera sartu eta aulki baten kontra bultzatu zuen, dena ebatsi asmoz. Amonatxoak, ordea, hankartetik heldu, koskabiloak estutu, eta gogotik bihurritu zizkion. Lapurrak, korrika egiteko apenas indarrik gabe, ihes egitea lortu zuen, baina gutxira, poliziak atxilotu eta kartzelan sartu zuen.