Argitu sexu zalantzak GAZTEZULOrekin!

Honezkero jakingo duzu GAZTEZULO plaza ezin aproposagoa dela buruan darabilkizun sexu zalantza hori argitzeko. Hain justu, irakurle batek honako kezkarekin jo du gugana: "Arazo bat dut ez dakit zeren ondorioz, baina bi aste daramatzat baginan azkura handiarekin! Harreman sexualak izan ditut asteburu bi hauetan, baina bietan izan da preserbatiboa erabiliz. Pixka bat arduraturik nago, eta ez diot amari kontatu nahi!". Irakurri gure sexologoak zalantza honi eta beste askori emandako erantzunak.