Argentinara joan nahiko zenuke?

Argentinara joan nahiko zenuke? Euskal Herriko 18 eta 30 urte arteko gaztea bazara, eskaintza hau interesatzen zaizu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/argentinara-joan-nahiko-zenuke/@@download/image/participantes-del-anima-zaitez-2017.jpg
2018/04/18
albiste-laburra
Euskal Herriko 18 eta 30 urte arteko gaztea bazara, eskaintza hau interesatzen zaizu!
Argentinara joan nahiko zenuke?

Argentinako Villa Maria hiriko euskal etxeak Anima Zaitez programa antolatu du hirugarrenez, eta euskal kulturarekin lotutako ikastaroak eskaintzearen truke, lo egiteko tokia eta egonaldiak iraun arteko oinarrizko gastuak hartzen ditu bere gain etxeak. Plan borobila, ezta?

 

Euskal Herriko 18 eta 30 urte bitarteko gazteek izena eman dezakete programan, eta bi aste iraungo ditu: uztailaren 7tik 22ra. Parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da euskara, eta euskal dantza, musika, sukaldaritza edota kirol ezagutzak izatea. Trukean, lo egiteko tokia eta egonaldirako oinarrizko gastuak (janaria, ikastaroetarako materiala) hartuko ditu bere gain euskal etxeak. Hori bai, joan-etorriko bidaiaren gastuak parte hartzaileak ordaindu beharko ditu.

 

Interesatzen bazaizu, idatzi cvascovm@gmail.com eta animazaitez.cvascovm@gmail.com helbideetara, maiatzaren 9a baino lehen. Primerako uda igarotzeko prest?