Argazkilari amateur batek hiru hartz basoaren erdian dantzan “ehizatu” ditu

Argazkilari amateur batek hiru hartz basoaren erdian dantzan “ehizatu” ditu Argazkia animaliak zeuden tokitik 50 metrora dagoen babesgune batetik egin zen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/argazkilari-afizionatu-batek-hiru-hartz-basoaren-erdian-dantzan-201cehizatu201d-ditu/@@download/image/un-fotografo-aficionado-caza-a-tres-ositos-bailando-de-pie-en-medio-del-bosque.jpg
2020/03/06
Argazkia animaliak zeuden tokitik 50 metrora dagoen babesgune batetik egin zen.
Argazkilari amateur batek hiru hartz basoaren erdian dantzan “ehizatu” ditu

Valtteri Mulkahainen irakasle finlandiarra da, eta bere denbora librea argazkiak modu afizionatuan egiten igarotzen du. Facebook orri bat badu eta bere irudiak bertan eskegitzen ditu. Orain horietako bat berezi bilakatu da: zirkuluan hiru hartz dantzan agertzen direna hain justu.

Mulkahainen Stotkamo hirian bizi da, Helsinkitik 600 kilometrora. Hartzen paradisua da gune hura. Bertan lortu du animali basati eta eder hauen irudi ikusgarri hau. Hartz heldu baten begiradapean hiru hartz kumeak jolasean ari zirela harrapatu zituen, umeak bailiran.

Ez da animaliekin biral bihurtu den argazki bakarra azken asteetan. Honen aurretik, Sam Rowley-ren argazki bat ere ezagun bihurtu zen, baita LUMIX People's Choice saria eskuratu ere. Bertan, Londreseko metro estazio batean bi saguren arteko borroka behatu daiteke. Borrokak segundu gutxi batzuk iraun zituen, baina Rowley prest zegoen momentua jasotzeko. Txundigarria da animalia basatiek zenbat duten gizakitik edo beharbada gu gara animaliengandik uste duguna baino hurbilago gaudenak.