Argazkiez Blai! lehiaketa martxan du Oiartzungo Udalak

Argazkiez Blai! lehiaketa martxan du Oiartzungo Udalak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/argazkiez-blai-lehiaketa-martxan-du-oiartzungo-udalak/@@download/image/2011528925Txami.jpg
2012/12/13
berria
Hirugarren urtez Gazteria eta Kirol sailak argazki txapelketa antolatu du, oraingo honetan Gipuzkoa osoko gazteei zuzendua. Maiatzaren 1etik 31ra da parte hartzeko aukera, eta 2.600 euro banatuko dituzte saritan.

Trebatzen ari diren argazkilari gazteei aukera polita eskaini nahi die Oiartzungo Udalak. Maiatzaren 1etik 31ra bitarte izena eman eta lehiatzen direnek, diru saria eskuratzeaz gain, beren argazkiak erakusketa batean ikusi ahal izango dituzte.
Aurreikusi dituzten hiru kategorien artean bada bat Gipuzkoa osoko 18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendua. Honetan bost sari banatuko dituzte guztira: hiru onenak, Interneteko saria eta Oiartzungo onenari emango zaiona.
Gazte bakoitzak gehienez hiru argazki aurkez ditzake lehiaketara (www.gazteoiartzun.net/argazkiak atarian zintzilikatu behar dira), baina horrez gain, parte hartzeko ezinbestekoa izango da norberarenak ez diren lau argazki baloratzea eta biri, behintzat, iruzkina idaztea.
Argazkilaritzan adituak diren hainbat lagunek osatutako epaimahaiak baloratuko ditu proposamenak, uztailean egingo dute sari banaketa eta, ondoren, Manuel Lekuona bibliotekan jarriko dituzte argazki onenak ikusgai.
Informazio osatua: www.gazteoiartzun.net