Argazkiak gordetzeko aukera izango du Instagramek

Argazkiak gordetzeko aukera izango du Instagramek Aurki hainbat berritasun izango ditu app-ak, badakizu zeintzuk diren? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/argazkiak-gordetzeko-aukera-izango-du-instagramek/@@download/image/shutterstock_1082206127.jpg
2020/02/21
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Aurki hainbat berritasun izango ditu app-ak, badakizu zeintzuk diren?
Argazkiak gordetzeko aukera izango du Instagramek

Etengabe eraldatzen doaz sare sozialak, eta aurki, hainbat berritasun izango ditu Instagramek. Esanguratsuena, argazkiak deskargatzeko aukera izango da; dakizuenez, app-ak orain arte ez du aukera hori izan, eta normalean erabiltzaileek pantailazo bidez deskargatu izan dituzte argazkia, kalitatea nabarmen galduz. Ez da datorren aldaketa bakarra:

ARGAZKIAK ATERA ETA 7 EGUNEZ GORDE: Egun, Instagramen app-etik argazkiak atera ditzakegu, baina erabili ezean ez dira gordetzen; hemendik aurrera, ateratako argazki horiek 7 egunez gordeko dira, ondoren desagertzeko.

KONTAKTUEI EZIZENA JARRI: Kontaktu askok ez dute beren izena erabiltzen, eta zaila egin dateke haiekin Direct-etik hitz egitea. Laster, ezizen bat jartzeko aukera ezarriko dute, hala, lagunak topatzea errazagoa izango da. 

ANIMAZIO BERRIAK DIRECT-ETAN: Norbaitek zuzeneko bat egiten badu, hemendik aurrera animazio berriekin erantzuteko aukera izango da.