Aretotik atera dira Lars von Trierren azken filmeko ikusleak

Aretotik atera dira Lars von Trierren azken filmeko ikusleak 100 lagunetik gora ez ziren gai izan 'The House that Jack Built' pelikulako indarkeria jasateko; eta zu, gai izango zinateke? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aretotik-atera-dira-lars-von-trierren-azken-filmeko-ikusleak/@@download/image/the-house-that-jack-built-trailer-700x300.jpg
2018/05/16
berria
100 lagunetik gora ez ziren gai izan 'The House that Jack Built' pelikulako indarkeria jasateko; eta zu, gai izango zinateke?
Aretotik atera dira Lars von Trierren azken filmeko ikusleak

Lars von Trier zinemagilearen azken filmak polemika handia eragin du. Bere lerroan, zinemagileak indarkeria esplizituko irudi gogor eta bortitzak erabili ditu The House that Jack Built film berrian. Cannesen estreinatu dute filma, lehiaketatik kanpo, eta ehun lagunetik gora atera egin dira aretotik, irudi bortitzak jasan ezinik.

 

 

Thierry Fremaux Canneseko zinemaldiko zuzendariak berak erabaki zuen von Trierren filma lehiaketatik kanpo erakustea, filma "polemikoegia" zela egotzita. Besteak beste, emakume eta haurrei eragindako indarkeria bortitza eta mutilazio esplizituak ageri dira. Matt Dillon aktorea da pelikulako protagonista, eta erabat aske jokatzen duen psikopataren rola egiten du. Laster egongo da ikusgai zinema aretoetan. Eta zu, ausartuko zara ikustera?

 

 

The House That Jack Built - Official Trailer 2018 from Zentropa Productions on Vimeo.