Arean: "Ez gara arraroak sentitzen"

Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak Arean talde bizkaitarraren lehen diskoa kaleratu berri du. Arean oso talde berezia da: kanta luzeak egiten dituzte, lasaiak, baina era berean, gogorrak. Borja Estankona gitarrajotzaile eta kantaria izan dugu solaskide.
Diskoa grabatu aurretik, ezagutzen al zenuten Gaztelupeko Hotsak diskoetxeko jendea?
Diskoa guk geuk grabatu genuen, eta diseinua ere guk egin genuen. Aipatu nahi nuke Maite Telleriaren lana, cd-an ageri diren marrazkiak berak egin baititu. Gaztelupeko Hotsak diskoetxera joatearena intuizio kontua izan zen. Diskoetxe horrenlana ezagutzen genuen, eta harreman zuzenaren bidez, bagenekien jende jatorra eta irekia dela. Guri baiezkoa eman ziguten, eta asko poztu ginen.
Oso kanta luzeak egiten dituzue. Inork esan al dizue talde progresibo samarra zaretela?
Bai, esan digute inoiz.
Une goxoak eta pasarte gogorrak nahastea al da Arean taldea definitzen duen ezaugarria?
Nik taldea ikusteko modu bat dut, eta zuk esan duzun horrekin nahiko ados nago; baina, agian, Koldok eta Iñakik beste zerbait erantzun dezakete. Abesti berriak egiten ari gara, eta aldatzen ari gara, egia esan. Definizioen arriskua horixe da hain zuzen ere: hurrengo diskoa hutsetik deskubritzeko, aukera murriztu egiten duzula.
Euskal Herrian, bakarretakoak zarete musika estilo hau egiten "arraroak" sentitzen al zarete?
Ez, ez gara "arraroak" sentitzen. Esango nuke, hau aurrera eramaten gabiltzanok, buru-argitasuna irabazi dugula gure lanaren gizarteratze garai honekin. Hitz batean esanda, kontua osasuntsuago bizi dugu. Musikalki ere, nire ustez, hobeak gara orain. Eta komentatu duzun hori, bakarrak garela Euskal Herrian... talde asko daude bakarrak direnak Euskal Herrian, bai iraganean, baita gaur egun ere.
Euskal Herriko eta atzerriko zein talde gustatzen zaizkizue?
Nire gustuko taldeez hitz egingo dizut. Euskal Herrian: Dut, Bap!, Inoren Ero Ni, Mikel Laboa, Petti, Lertxundi, Delirium Tremens... eta ahaztu zaizkidan beste batzuk. Atzerrian, ondorengoak aipatuko nituzke: Neil Young, Jesus Lizard, PJ Harvey, Björk, Led Zeppelin, The Doors...
Kontzertu batean bezala, talde osoak une berean eta batera egin duzue grabaketa, zergatik?
Momentuan sortzen diren esperientziak elkarrekin bizitzea gustatzen zaigu. Alde horretatik, disko honetan badaude hobetu beharreko gauzak, eta ea hobetzen ditugun. Filosofia honekin jarraituko dugu.
Abestiak metaforez josita daude. Literatura izan al duzue inspirazio iturri?
Nik beti eduki dut eskura poesia. Nire anaia, Igor Estankona, idazlea da. Arratian bageneukan "Zantzoa" izeneko literatur talde bat, eta esperientzia hori ere hor dago. Dena den, literatura ez da inspirazio iturri nagusia. Arean taldearen kasuan, musikak agertarazten ditu hitzak.