Arbolako jatetxea

Arbolako jatetxea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arbolako-jatetxea/@@download/image/20125318547Okinawa.jpg
2012/12/13
berria
Arbolako jatetxea
Okinawan, Japonia hegoaldean, gutako askoren haurtzaroko ametsa bete dute: arbola gaineko txabola bailitzan, jatetxe bat eraiki dute hogei metroko altueran. Gajamaru motako zuhaitza da, Ficus espeziekoa, enbor zabalekoa, alegia; baina tranpa txiki bat du, izan ere, ez da benetakoa. Albo batean dituen eskailerak erabili behar dituzte bezeroek Naha Harbor Diner izeneko jatetxera igotzeko. Ondoren, jantokiko mahaian eserita Ozeano Barea ikus dezakete leihotik, sukaldaritza japoniar, tailandiar, korear eta indiarreko platerik gozoenak dastatu bitartean. Dudarik gabe, bisitatu beharrekoa!