Arau berriak Everest-era igotzeko

Arau berriak Everest-era igotzeko Duela hilabete batzuk birala bihurtutako ilararen argazkiak masifikazioari aurre egiteko neurriak eragin ditu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arau-berriak-everest-era-igotzeko/@@download/image/1565884714_101077_1565884848_noticia_normal_recorte1.jpg
2019/08/16
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Duela hilabete batzuk birala bihurtutako ilararen argazkiak masifikazioari aurre egiteko neurriak eragin ditu.
Arau berriak Everest-era igotzeko

Gogoan duzue duela hilabete batzuk Everest mendian ateratako argazki birala? Munduko sabaira igotzeko sekulako ilarak ikusten ziren bertan, tontorra ukitzeko txanda noiz iritsiko. Erabat surrealista zirudien, eta masifikazioaren arazoa azaleratu zuenNirmal Purja alpinista nepaldarrak ateratako argazki horrek. Orain, propaganda negatibo horrekin kezkatuta, Nepalgo Gobernuak neurriak hartzea erabaki ditu, eta hemendik aurrera, arau berriak jarriko dituzte Everest-era igo ahal izateko. 

Gauzak horrela, hemendik aurrera zortzimilako ezagunena igo nahi duten mendizaleek filtro bat pasa beharko dute, eta gutxieneko ezaugarri batzuk bete beharko dituzte. Neurriok aurtengo kolapso egoerak ekiditeko helburuz aplikatuko dira; hain zuzen, duela bi hilabete eskas 11 mendizale hil ziren bertan. 

Reuters agentziak jakitera eman duenez, Everest igotzeko hautagaiek goi-mendiko esperientzia minimoa ziurtatu beharko dute; adibidez, gutxienez 6.500 metroko tontorren bat eskalatu behar dute Nepalen bertan aurretik. Gainera, baldintza fisiko minimo batzuk bete beharko dituzte, azteketa medikuen bitartez justifikatutakoak, eta bertako gidari baten laguntza kontratatu beharko dute. 

Nepalgo Gobernuak duela hiru urte adierazi zuen eskatuko zuela gutxienez 6.500 metroko tontorren bat eskalatu dela baieztatzen duen ziurtagiria, baina sekula ez dute neurria martxan jarri. Oraingo neurriak martxan jarrita ere, mendizaleek uste dute ez dela nahikoa izango aurtengo argazki hori berriro errepikatu ez dadin.