Arabako Koadrilen arteko Bertso Txapelketa egingo dute

Arabako Koadrilen arteko Bertso Txapelketa egingo dute https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arabako-koadrilen-arteko-bertso-txapelketa-egingo-dute/@@download/image/2010282082handia_4723.jpg
2012/12/13
berria
Arabako Koadrilen arteko Bertso Txapelketa egingo dute
Bederatzi taldek parte hartuko dute: Zuia-Gorbeialdeko eta Gasteizko hiruna eta Aiaraldeko, Lautadako eta Errioxako talde bana. Talde bakoitzean, gutxienez, hiru bertsolari eta gehienez sei ariko dira. Finala Gasteizko Alde Zaharreko frontoian egingo dute.

Ohiko txapelketetan aritzen ez diren bertsolariak, gai jartzaileak eta epaileak erakartzeko antolatu dute, "bertso eskolak bultzatzeko eta Araba bertsotan jartzeko".Otsailaren 19an hasi eta maiatzaren 8an bukatuko da.