Arabako koadrila arteko txapelketaren azken geltokia

Arabako koadrila arteko txapelketaren azken geltokia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arabako-koadrila-arteko-txapelketaren-azken-geltokia/@@download/image/2010538362Aramaio.jpg
2012/12/13
berria
Kakiturri-Ehari eta Aramaio arteko dema izango da igandean, hilak 8, Landatxoko kantxan. Goizean triki-poteoa izango da; jarraian, herri bazkaria egingo dute eta 17:30ean bertso saioa hasiko da. 

Sarrerak Internet bidez eskura daitezke. Kakiturri-Ehariko taldekideak honako hauek dira: Juan Mari Juristi, Asier Otamendi, Rikardo Gonzalez de Durana, Felipe Zelaieta, Xabier Rico eta Jose Ramon Arbe. Aramaiori dagokionez, Andere Arriolabengoa, Manex Agirre, Iker Agirre, Xabi Igoa, Idoia Beitia eta Iker Elexpuru ariko dira.
Lehenengo aldiz antolatu dute koadrilen arteko txapelketa. Otsailaren bigarren erdian hasi zen, eta bederatzi taldek parte hartu dute. Txapelketetan parte hartu ohi ez duten bertsolariei, epaileei eta gai jartzaileei tokia egin nahi izan die Arabako Bertsozale Elkarteak.