Arabako irakurketa feministako kluben topaketa egingo dute Kexaan

Arabako irakurketa feministako kluben topaketa egingo dute Kexaan Karmele Jaiok 'Aitaren etxea' liburuari buruz hitz egingo du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arabako-irakurketa-feministako-kluben-topaketa-egingo-dute-kexaan/@@download/image/topaketa.jpg
2023/06/02
Karmele Jaiok 'Aitaren etxea' liburuari buruz hitz egingo du.
Arabako irakurketa feministako kluben topaketa egingo dute Kexaan

Laiak, Arabako ahalduntze feministarako eskolak, lurraldeko kuadrillek antolatutako irakurketa feministako klubek urteroko topaketa egingo dute Kexaan, bihar, ikasturteari amaiera emateko. 

150 emakume inguru elkartuko dira topaketan eta Karmele Jaio idazlea izango da gonbidatua. Aitaren etxea liburuaz arituko da Jaio; eleberria idazteko prozesua nolakoa izan den azalduko du, eta lantzen diren gaiak izango ditu hizpide, hala nola maskulinitateak, emakumeen eta gizonen arteko botere harremanak edo indarkeria matxistak. Gainera, Aiarako bola jokoa ikusi, bazkaria egin eta ametsen hariztia bisitatuko dute. 

Ikasturte honetan hamabi talde egon dira martxan. Euskaraz, Aiara, Lautada, Errioxa, Mendialdea eta Gorbeialdeko klubak izan dira eta gaztelaniaz, berriz, Añana, Aiara, Gorbeialdea, Arabako Lautada, Mendialdea eta Arabako Errioxako kuadrilletan, eta Trebiñun.

Hilean 160 emakume baino gehiago elkartzen dira literatura tradizio feministari buruz hausnartzeko, partekatzeko, ikasteko eta hitz egiteko. "Emakumeen ahalduntzerako eta hazkunde pertsonalerako" gunea dela nabarmendu dute antolatzaileek.