Arabako hiru lanek irabazi dute Taulara mikroantzerki lehiaketa

Arabako hiru lanek irabazi dute Taulara mikroantzerki lehiaketa Zortzi aste izango dituzte antzezlanak prestatzeko eta martxoaren 27an aurkeztuko dituzte Gasteizko Oihanederren. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arabako-hiru-lanek-irabazi-dute-taulara-mikroantzerki-lehiaketa/@@download/image/Taulara_mikroantzerkia_Oihaneder_20220204.jpg
2022/02/08

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Zortzi aste izango dituzte antzezlanak prestatzeko eta martxoaren 27an aurkeztuko dituzte Gasteizko Oihanederren.
Arabako hiru lanek irabazi dute Taulara mikroantzerki lehiaketa

Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak Taulara mikroantzerki lehiaketa antolatu du bigarrenez, euskarazko antzezlan laburren sormena bultzatu nahian, eta epaimahaiak aukeratutako hiru lanen berri eman du. Benan Oregi Iñurrietaren Ezkaba 1938, Ainhoa Ordoñez eta Erik Perianesen Oroitzapen gorriak, eta Anaiz Mendiboure eta Iratxe Gallardoren Titapia hautatu dituzte. 

Zortzi proposamen aurkeztu dira lehiaketaren bigarren edizioan, eta "kalitate handikoak" izan direla nabarmendu dute antolatzaileek. Proposamen arabarrak nagusitu dira, zortzi horietatik bost lurralde honetatik jaso baitira; beste bi Gipuzkoatik, eta bakarra Bizkaitik. Kalitatea eta antzezgarritasuna, deialdirako beren beregi sortutako proposamena izatea, genero ikuspegia, eta emakumeen eta 35 urtetik beherako gazteen presentzia hartu ditu epaimahaiak irizpidetzat lan sarituak aukeratzeko orduan.

Jatorrizko lan onenaren saria lortu duen Ezkaba 1938 lanak 1.500 euroko saria jasoko du, eta Oroitzapen gorriak bigarrenak  etaTitapia hirugarrenak, berriz, 750 euroko sari bana izango dute. Hiru irabazleek zortzi asteko epea izango dute lanak prestatzeko eta martxoaren 27an aurkeztuko dituzte Oihanederren. Gainera, aurkezpenean publikoaren saria jasotzeko aukera izango du hiru lan hauetako batek.