Arabako gaztetxoei zuzendutako bideo-kopla lehiaketa

Arabako gaztetxoei zuzendutako bideo-kopla lehiaketa 14 urte arteko gaztetxo arabarrek, bihurrikerien gaiaren inguruan, gutxienez hiru eta gehienez sei koplaz osatutako bideoak sortu beharko dituzte azaroaren 19a baino lehen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arabako-gaztetxoei-zuzendutako-bideo-kopla-lehiaketa/@@download/image/bertso-kopla-lehiaketa_2021-irudi-orokorra.jpg
2021/11/02

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

14 urte arteko gaztetxo arabarrek, bihurrikerien gaiaren inguruan, gutxienez hiru eta gehienez sei koplaz osatutako bideoak sortu beharko dituzte azaroaren 19a baino lehen.
Arabako gaztetxoei zuzendutako bideo-kopla lehiaketa

Araban euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin eta iaz izandako arrakastak hauspotuta, bideo-kopla lehiaketaren bigarren edizioa antolatu dute Arabako Bertsozale Elkarteak eta ALEAk. Bertsolaritza eta teknologia berriak uztartuta, taldeka, Arabako bertsolari gazteei beraien adimena eta sormena erakusteko aukera eman nahi diete, bideo-lehiaketa formatuan.

Araba osoko 14 urte arteko gaztetxoei zuzendua dago lehiaketa, eta hiru eta sei kopla artean osatu beharko ditu talde bakoitzak proposatutako gaia landuta. Aurtengo ediziorako aukeratutako gaia bihurrikeriak da. Bertsoak osatutakoan, horiek bideoan grabatu eta parte-hartzaileen datuekin batera bidali beharko dituzte. Horretarako, galdetegia bete eta bertan igo beharko dute bideoa azaroaren 19ko eguerdiko hamabiak baino lehen.

Zalantzarik izanez gero, antolatzaileek harremanaterako bi bide zehaztu dituzte: bata, 695 63 28 62 telefono zenbakira deituta, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara; eta, bestea, bideokopla@gmail.com helbidera idatzita. 

Sariak eta ekitaldia
Jasotzen diren lanen artean, bideo-kopla onenaren saria aukeratuko du publikoak, eta epaimahaiak, berriz, Arabako kuadrilla bakoitzeko bideo-kopla onena zein den erabakiko du. Honako sari hauek banatuko dituzte: izotz pistan taldean gozatzeko esperientzia, material sortak, eta taldean gozatzeko beste sari batzuk.

Sari banaketa abenduaren 2an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Gasteizko Salburuko gizarte etxean. Irabazleen bertsoen berri izan eta sariak banatzeaz gain, saio musikatua egingo dute lurraldeko bertsolariekin. Ekitaldian parte hartzeko gonbidapenak aldez aurretik banatuko dituzte, eta jasotako eskaera guztien artean zozketa egingo dute. Eskaerak azaroaren 26a baino lehen egin beharko dira koplalehiaketa@gmail.com helbidera idatzita, gonbidapenak izenburupean.