Appleren pegatina adimentsuak, gauzak ez galtzeko tresna berria

Gailu berri bat prestatzen dabil Apple, oraingoan, etengabe galtzen ditugun objektu horiek aurkitu ala behin eta berriro ihes egiten digun maskota topatzeko helburuarekin. AirTags izena dute, eta pegatina sinpleak dirudite; hauek galdu hori dugun gauza horretan itsatsi besterik ez dugu egin behar, ondoren kokapena Iphone mugikorraren bitartez topatzeko. Dirudienez, Iphone 13 berriarekin batera eskuragarri izango dira Airtags delakoak; beta bertsioan dagoeneko frogatu dituzte.
Teknologia mota hau ez da berria; Tile izeneko gailuek antzeko funtzioa betetzen dute, nahiz eta pegatina bat baino handiagoak diren, eta Samsung-en Smart Tags-ek ere berdin funtzionatzen du. Appleren berritasuna, gailua pegatina soil batean bihurtzea da, pisurik gabekoa, jartzeko erraza eta iraunkorra. Adituen arabera, martxoan kaleratu dezakete produktu berri hau.