Appaloosa

Western generoaren enegarren berpizkundearen aurrean gaudela dirudi; bakero pelikula asko ikusteko ari garelako azken hilabete hauetan, eta honakoa, seguru ez dela azkena izanen. Tira, behintzat fidatzeko moduko aktore batek zuzendu du filma: Ed Harris isil bezain finak. Vigil Cole sheriff-a eta bere laguntzailea bakegile ospetsuak bihurtu dira. Appaloosa herrixkara iristerakoan, egoera bere onera ekartzen saiatuko dira. Bakea ezartzeko, pistolak erabili beharko dituzte, jakina.