App honek zure DNA erabiltzen du bikotea topatzeko
Probatzera ausartuko zinateke?

Tinder, Grinder, Badoo, Meetic, Happn... ligatzeko ehunka aplikazio existitzen dira, gustu guztiak asetzeko adina. Dena probatu baduzu eta ez baduzu arrakastarik izan, adi honi; Pheramor izeneko app-ak zure DNAren araberako bikotea topatuko dizu!
App-ak honela funtzionatzen du; plataformaren bitartez, DNA gordetzeko kit bat erosi behar duzu, zure listua jasotzeko. Ondoren, Pheramor-i postaz bidali, eta app-a zure sare sozialekin sinkronizatuko da, zure profila betetzeko. Zitak bilatzen hasiko da azkenik, beti ere, zure argazkia difuminatuz, hemen garrantzitsuena DNA-aren arabera bateragarriak izatea da!