Apostasia gaua

Apostasia gaua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/apostasia-gaua/@@download/image/20114285449apostasia.jpg
2012/12/13
berria
Apostasia gaua
Hitz egiten ikasi aurretik bataiatzen gaituzte. Eta bataiaturik dagoena katolikoa da ofizialki. Hitz egiten ikasi ondoren askori gertatzen zaio, ordea, Ratzinger eta enparauekin inolako kidetasunik ez sentitzea. Eta katolikotasunari ofizialki uko egin nahi dionak apostasia deituriko tramitea burutu dezake. Bergarako gaztetxean datorren asteburua eskainiko diote gaiari: hitzaldia, kontzertuak, zine emanaldia...

  Erlijio bati uko egitean datza apostasiak, erlijio hori edozein delarik ere: islama, katolizismoa, budismoa... Bataio liburuko aktan uko egite hori jasotzean datza prozedurak, eta horretarako bataioa buruturiko parrokiari dagokion Gotzaingoan idatzi bat aurkeztu behar da.
Zenbaitetan elizak ez ditu idatzi hauek jaso ere egin. Beste zenbaitetan ez ditu erantzuten. Baina, badira aurrera egin duten kasuak ere. Estatu espainiarrean kontzientzia eta erlijio askatasunak aitortzen ditu legediak, eta printzipioz ez luke arazorik egon behar apostatatzeko, baina gaiaren inguruan eman izan diren epaiak kontraesankorrak dira.
Gutxiengo bat da tramite hauek egitera animatzen dena. Baina gizartea erlijioengandik geroz eta urrunago dagoela ikusirik ez litzateke harritzekoa kasuak ugarituz joatea.
Geroz eta ugariagoak dira baita gai honen inguruko ekimenak. Geurean Bergarako Gaztetxeak eta Germinal! fanzineak datorren asteburua eskainiko diote. Hilaren 29an, larunbata, solasaldia egingo da arratsaldeko 6tan, eta apostatatzeko aukera emango zaio nahi duenari. Gaueko hamar t"erdietatik aurrera "apostasia gaua" hasiko da Krisis, Odolaz blai eta Hilkar taldeen kontzertuekin; punk-rock-a, hardcorea eta trashcorea urrenez-urren.
Jainkoa errukituko ote da gu pekatarioz...