Apirilaren 7ra bitarte parte hartu Basque Metal Country egitasmoan!

Euskal Herrian sortzen den metal musika nazioartean hedatzeko helburuarekin jaio da Basque Metal Country egitasmoa. Apirilaren 7ra bitarte zabalik dute euskal metal taldeek Herriko Burdina webzineak osatuko duen bilduma digitalean parte hartzeko epea.
Herriko Burdina webzineak 2006an argitaratu zuen Altzairu Goria bildumarekin hasitako bidea berreskuratu nahi du aurten eta dagoeneko martxan du Basque Metal Country egitasmoa.
Altzairu Goria fisikoki argitaratu bazuten, Basque Metal Country egitasmoak digitalki eskainiko du bilduma sarean, bai Herriko Burdinaren web orrian eta baita egitasmoak sortu duen Bandcamp atarian ere.
Apirilaren 7ra bitarte zabalik da hortaz, Basque Metal Country bilduman parte hartzeko epea eta interesa duen guztiak taldearen biografia laburra eta Mp3 (320) formatuan hiru abesti bidali beharko ditu burdinola@gmail.com helbidera.
Izena ematen duten talde guztien artean 15 bandek parte hartuko dute bilduman Azken erabakia Herriko Burdina webzinea egiten dutenek eta metal munduan esperientzia duten zenbait adituk osatuko duten epaimahaiak hartuko du. Diskoetxe profesionaletako arduradunek eta metal musikan aritzen diren kazetariek, besteak beste.
Euskal metal musika egiten baduzu apirilaren 7ra bitarte duzu Basque Metal Country egitasmoan izena emateko aukera.
Parte hartzeko, Euskal Herriko metal taldeek ondoko irizpideak bete beharko dituzte:
- Euskal Herrikoa izatea, noski.
- SGAE/SACEM elkarteetatik at egotea.
- Grabazio profesional bat argitaratuta izatea.
Bidali beharrekoa:
- Taldearen biografia laburra eta harremanetarako informazioa.
- Hiru abesti Mp3 (320) formatuan.
- Nora bidali: burdinola@gmail.com

Baldintzak