Apirilaren 20tik 27ra egingo dute Giza Eskubideen X. Zinemaldia Donostian

Mathieu Kassovitz antzezle eta zuzendari frantsesaren 'L'ordre et la morale' filmarekin abiatuko da Donostiako Giza Eskubideen X. Zinemaldia apirilaren 20an, Victoria Eugenia antzokian, eta zortzi egunez hogeita hamar film luze eta labur proiektatuko dituzte. Hiru kategoriatan banaturik, sari potoloak lortzeko lehian arituko dira.
Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Sailak eta Donostia Kulturak antolatutako jaialdia da, eta aurtengoa hamargarren edizioa izango da. Urtero bezala, film labur, luze eta soslaiez gain, erakusketak ere zabalduko dituzte; horietako bi martxan daude dagoeneko: Desagertuak (Gervasio Sanchez) eta Beste mundu batzuetako eskolak (Kim Manresa).
Zortzi egunez Victoria Eugenia antzokia izango da agertoki nagusia, eta Gernikaren bonbardaketaren 75. Urteurrenaren harira, Gernikaren bonbardaketa. 1937ko apirilaren 26a erakusketa ere inauguratuko dute apirilaren 3an asteartea, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean. Erakusketa Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak eta Gernikaren Bonbardaketaren Dokumentazio Zentroak ekoitzi dute.
Ikusleen Saria Film Luze Onenari
Gazte Epaimahaiaren Saria Film Labur Onenari
Nazioarteko Amnistiaren Saria Film Luze Onenari
Mathieu Kassovitz-en azken lana da, berak zuzendu eta protagonizatua. 80ko hamarkadaren azkenetan kokatutako filma da, Ouvea uhartean, Kaledonia Berrian. Talde independentista kanakar batek 30 jendarme frantses atxiki ditu, eta kuartela asaltatzerakoan haietako lau hil. Frantziatik 300 militar bidali dituzte ordena jartzera, eta haiekin elkarrizketzera. Baina konponbidea ez da horren erraza izango.
30 años de oscuridad
Manuel H. Martinen iazko filma, errepresio frankistatik ezkutatu behar izan zuten satorrei buruzkoa
Camera Obscura
Maru Soloresen filma, itsuak diren pertsonen eskubideei buruzkoa.
This is not a film
Jafar Panahi eta Mojtaba Mirtahmasb iraniarren iazko lana, zinearen eta adierazpen askatasunaren ingurukoa. Ez da film bat, Panahik debekatuta baitu filmak grabatzea. Horregatik, etxean atxilo dagoela grabatutako irudiak dira, Canneseko Jaialdira bidali zituztenak.
Gazta zati bat
Jon Maiaren lanaren estreinaldia izango da. Euskal Herria eta erabakitzeko eskubidea landu ditu filmean.
Les Neiges du Kilimandjaro
Rober Guediguian frantsesaren lanak eskubide murrizketen kontrako ekintza solidarioak bildu ditu
Monsieur Lazhar
Kanadako Philippe Falardeau zuzendariak aurkeztutako filma da, eta heziketa, hizkuntza gutxituak eta identitatea jorratu ditu
Give up tomorrow
Michael Collins estatu batuarraren pelikulak justizia, eta beronen izenean egindako hilketak aztertu ditu
Vol special
Suitzatik datorren film honek asilo legea eta migrazioaren kontrola hartu ditu ardatz moduan. Fernand Melgarren lana iaz errodatu zuten.

Kategoriak

L"ordre eta la morale

Film Luzeen Sail Ofizialean parte hartuko duten hainbat film