"Apirila, dantza eta antzerkia" datozen egunetan Leioan

Kultur Leioa aretoak dantza eta antzerki ekitaldiak antolatu ditu gaur hasi apirilaren 20a eta datorren astelehena. 'Apirila, dantza eta antzerkia' ekimenaren baitan, Anakrusa euskal konpainiak 'Tempus-i' dantza ikuskizuna eskainiko du gaur, iluntzeko 20:30etan, Dantza Zirkuituaren baitan.
Erritmoa eta mugimendua oinarri hartuta, pertsonaien ametsei buruzko ikuskizuna taularatuko du Anakrusak, ikus-entzulearen eta idazle baten begien artean kokaturikoa. Igandean, halaber, La Maquine talde andaluziarra hurbilduko da Bizkaiara, eta El bosque de Grimm antzezlana eskainiko dute 18:00etan. Ipuin klasikoetan ispiratutako ikuskizuna da, familia osoari begira prestaturikoa.
Apirilaren 23an, astelehena, LKa Permanente konpainiaren txanda izango da, eta Una palabra dantza emankizuna taularatuko dute. Hauek ere andaluziarrak dira, eta bi emanaldi eskainiko dituzte: bata 19:00etan, eta bestea 20:30etan. Horren aurretik, gainera, sorkuntza prozesuari buruzko inprobisazio tailer bat eta hitzaldi-solasaldia ere egingo dituzte goizean. Aldez aurretik izena eman behar da bertan parte hartzeko.
Datorren astean ere hainbat ekitaldi izango dira, horien artean aipagarria, apirilaren 23an astelehena egingo duten Liburujatun VII. Lehiaketaren sari banaketa. Gainerakoan, haurrei zuzenduriko ikuskizunak izango dira nagusi.