Apartheid ekonomikoa

Nueva Delhi hiriko Emporio merkatalgunea urre kolorez eta iturri artifizialez apainduta dago. Bezero aberatsenak beso zabalik hartzen dituzte merkatalgunean, baina txiroei sarrera debekatu egiten diete. Gizarte behatzaileen ustez, Indiako aberatsak eta txiroak bereizten dituen apartheid ekonomikoaren ikono bilakatu da merkatalgunea. Satish Deshpande soziologoak, esaterako, bereizketa ekonomikoa eta apartheida areagotzen ari dela adierazi du. Hona hemen salaketa baieztatzen duen datua: Indiako 1.000 milioi biztanletatik 800, 50 zentimo euro baino gutxiagorekin bizi da eguneko. Luxuak miseria ezin ikusi!