Aparkalekutan eguzki-panelak jartzera behartuko du Frantziako gobernuak

Aparkalekutan eguzki-panelak jartzera behartuko du Frantziako gobernuak Senatuak lege proiektua jada onartu du, eta aire-zabalean dauden, eta 80 plazatik gora dituzten, aparkalekuei eragingo die. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aparkalekutan-eguzki-panelak-jartzera-behartuko-dugu-frantziako-gobernuak/@@download/image/Captura de pantalla 2022-11-21 a las 9.24.16.png
2022/11/23

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Senatuak lege proiektua jada onartu du, eta aire-zabalean dauden, eta 80 plazatik gora dituzten, aparkalekuei eragingo die.
Aparkalekutan eguzki-panelak jartzera behartuko du Frantziako gobernuak

Frantziak energia garbien ekoizpena estimulatu nahi du. Hain da horrela, Senatuak lege proiektu bat onartu dutela eguzki-panela aire-zabaleko, eta 80tik gora plaza, dituzten aparkalekuetan instalatzeko. 

Neurria 2023ko uztailearen 1ean sartuko da indarrean. Dena den, neurri berrira egokitzeko denbora bat eskainiko da. 400 plazatik gorako aparkalekuek hiru urte izango dituzte, ñ0-400 artean dituztene, bost urte. 

80 plazatik gora dituzten aparkaleku guztiak neurria betetzera behartuak egongo dira, euren zabaleraren erdia eguzki-panelekin estaliz. Frantziar Gobernuaren estimazioen arabera, neurri honekin 11 gigabatioko elektrizitatea sortuko luke, urtean zentral nuklearren sortzen duten adinakoa. 


Salbuespen batzuk existitzen dira, ordea. Ibilgailu pisutsuenatzat diren aparkalekuak edo kokapen azpimarragarria duten, eta ingurunea kaltetu gabe egokitu ezin dutenek, ez dute lege berria bete beharrik izango. 

Emmanuel Macron, frantziako presidenteak, 2050. urterako Frantziak bere eguzki energiaren ekoizpena hamar aldiz biderkatzea nahi du, urtero 100 gigabatio gaindituz. 50 itsaso-parke eoliko ere bultzatu nahi ditu, beste 40 gigabatio gehiago sortzeko.