Apaiz lerdenak egutegian

Apaiz lerdenak egutegian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/apaiz-lerdenak-egutegian/@@download/image/datu_dantza_egu_1389181897.jpg
2014/01/10
albiste-laburra
75.000 aleko tirada izan du aurten Italiako Egutegi Erromatarrak. Beste urte batez, Piero Pazzi argazkilaria arduratu da sotanaz jantzitako hamabi apaiz lerdeni argazkiak egiteaz, eta emaitza Erromako souvenir dendetan eskuratu daiteke 10 euroren truke. Vatikanoarekin inongo loturarik ez duen egutegiak sekulako arrakasta lortu du irudietan agertzen diren gizon erakargarriak benetako apaizak direlako.