“Any Which Way?”

“Any Which Way?” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/any-which-way/@@download/image/Scissors_sisters.jpg
2011/09/04
kritika
Testua: Iñigo Etxarri
Scissors Sisters
121.zenbakia
2001ean AEBetan sortutako talde honek ez dio sormenari atsedenik eman. Erresuma Batuan azkeneko hamarkadan arrakasta itzela izan duen bandak Night Work abestiaren erremix batzuk argitaratu zituen iaz, izen bereko lan luzea urte berean aurkeztu ondoren. Hona dakargun EP honek, besteak beste, Carte Blanche eta Tensnake kantuen erremixak biltzen ditu, erritmo latinoak dancearekin eta elektronikarekin uztartuz. Jatorrizko abestia guztiz disko kutsukoa izan arren, EP honek 70ko hamarkadatik gaur eguneraino ekarriko gaitu.