Antzinakoek ere erabiltzen zituzten antisorgailuak

Urriaren 31n munduko 7.000 milioigarren biztanlea jaio zen, Nazio Batuen Erakundearen arabera. 8.000 milioi izango omen gara 2025ean, eta 10.000 milioi 2083an. Sexu bidez transmititzen diren gaixotasunei loturiko datuak ere kezkagarriak dira.
Halakoak irakurri ostean gezurra dirudien arren, sexu bidez transmititzen diren gaitzak eta ugalketa bera kontrolatzeko gero eta metodo gehiago eta aurreratuagoak ditugu. Izan ere, jaiotze tasaren eta gaixotasunen zabalkundearen gaineko kontrola oso antzinako ardura da. Aristotelesek berak (384 K.a.) zioen euren biztanleria kontrolatzen ez zuten herriak txirotasuna sufritzera kondenatuak zeudela, gehiegizko populazioak herrialde baten hondamendia zekarrela.
Eta kezka bera bezain antzinakoak dira bilatutako konponbideak ere. Atera kontuak: XX. mendean zehar asmatutako antisorgailu bakarra pilula izan zen. Honek burmuina engainatzen du haurdunaldia imitatuz, emakumeek era naturalean obulatzeari uzten baitiote bederatzi hilabete horietan zehar. Gainerako metodo guzti-guztiek iragan mendeetan dute jatorria.
Esate baterako, Egipto zaharrean, Kahu eta Petriren papiroetan (1850 K.a.) ageri da aurreneko medikuntza testua. Bertan baginako tanpoi edo estaldurei egiten zaie erreferentzia; guk ezagutzen dugun diafragmaren aitzindariak. Krokodiloen satsa, lihoa eta hostoak erabiliz egiten zituzten. XI. mendera arte, Indian eta Afrikan ere erabili zituzten halakoak, baina elefante satsa baliatuta. Diafragmaren asmatzailetzat, ordea, Frieferich Adolf Wilde (Alemania, 1838) jotzen da.
Gaur egungo espermizidak ere izan zuen aldaera primitiboagoa. Aipatutako papiro egipziar haietan bazen ukenduei buruzko atal bat: eztia, karbonato sodiko naturala, ura, ozpina, limoia, olioa eta xaboia erabiliz egiten zituzten, ondoren baginan jartzeko. Bestalde, Gabriel Fallopio anatomista eta zirujau italiarrak (XVI. mendean) belar lehorgarrien infusioak gomendatzen zituen. Giacomo Casanova entzutetsuak, aldiz, XVIII. mendean, limoiari zukua atera ondoren geratzen den azala umetokiaren sarreran jartzeko eskatzen zien bere amoranteei, haurdunaldia saihesteko.
Kondoia ere ez da atzo goizeko kontua. Kretako Minos erregeak (1200 K.a.) arrainen birikak erabiltzen zituen. Erromatarrek ere, gaixotasunak ekiditeko, euren gerra erasoetan animalien urdailekin eta puxikekin estaltzen zuten zakila. Txinatarrek arroz-paper olioztatua erabiltzen zuten; greziarrek, ostera, ahuntzen hesteak. Hala ere, 1564 urtean Gabriel Fallopiok sortutakoak jotzen dira lehenengo preserbatibotzat: lihoz eginak ziren eta sifiliaren kutsadura ekiditeko metodo gisa erabiltzen ziren. 1884 urtean gomazkoak agertu ziren, seguruagoak eta ekonomikoagoak. Behin erabili eta botatzeko lehenengo kondoiak, baina, 30eko hamarkadakoak dira, gerora latex edo poliuretanozkoak izatera pasako zirenak. Emakumezkoentzako lehenengo preserbatiboa, ordea, 1992koa da.
Historia luze eta anitza dute metodo antisorgailuek. Dena dela, eta hasiera-hasieran aipatutako datu kezkagarriak kontuan hartuta, agerikoa da metodoak eskura edukitze hutsa ez dela nahikoa. Giza izate sexualaren ezagutza eta hezkuntza ezinbesteko bidelagunak dira.

Azorria
Azorriarekin edo latigoarekin eragitea eta astintzea joko erotiko lizuna izan daiteke. Beti ere, garrantzitsua da kideen artean kolpeen intentsitatea negoziatzea, gogorregia bada eszitazioa galtzeko arriskua dago eta. Horregatik, ez da arraroa lehenengoan ez asmatzea kideek elkarren desio eta nahiei neurria hartu arte. Denda erotikoetan material ezberdinez eginiko azorriak aurki daitezke, baina, beti esan izan dugun moduan, etxean edota gure inguruan ere topa ditzakegu jokoa garatzeko objektu erabilgarriak: gure eskuek balio dezakete adibidez, zuhaitz adaxkek ere bai edo gure imajinazioak eskaintzen digun edozerk. Astindu daitezkeen gorputz atalak ere hainbat dira, ipurmasailetatik hasi, hanketatik jarraitu, lepotik gora segi eta desioak garamatzan lekuraino.

JOLASERA!

Proba ezank, kulunkaria