Antzinako Liburuen Azoka egingo dute Gasteizen

Antzinako Liburuen Azoka egingo dute Gasteizen Ekainaren 5era arte egongo da zabalik, goizez eta arratsaldez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/antzinako-liburuen-azoka-egingo-dute-gasteizen/@@download/image/21488c16-7caa-4042-b3a0-8286752747e6.jpeg
2022/05/19

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Ekainaren 5era arte egongo da zabalik, goizez eta arratsaldez.
Antzinako Liburuen Azoka egingo dute Gasteizen

Urrezko Zeledonen Plazan egingo dute Gasteizko Antzinako Liburuen 27. edizioa, bihar hasi eta ekainaren 5era arte. "Ekitaldi honek bat egiten du Liburutegien Udal Sarearen irakurzaletasuna sustatzeko helburuarekin. Horregatik, Kultura Zerbitzutik erabilitako liburuak eta liburu zaharrak sustatzeko proposamena babesten dugu, bai eta bildumazaletasun bibliografikoa ere”, adierazi du Estibaliz Canto Hezkuntza eta Kultura zinegotziak.

Sei postu izango dira guztira, eta Sekhmet, Asilo del Libro, Valentziako Torres, Ela, Hamburgo, eta Maxtor liburu-dendek hartuko dute parte. "Benetako bitxi bibliografikoak" erosteko aukera izango da 11:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 21:00etara. 

Euskadiko Liburu Zaharren Enpresarien Elkarteak (ALVE) antolatzen du azoka eta beste hiri batzuetan ere egiteko asmoa dute, hala nola Iruñean, Donostian eta Bilbon.