Kaleko antzerki ikuskizunak Donostian

Kaleko antzerki ikuskizunak Donostian Hogeita bost antzerki emanaldi eskainiko dituzte hiriko auzoetako kale, plaza eta parkeetan irailera bitartean. Musika, umorea, zirkoa, dantza eta jolasa izango dira nagusi ikuskizunetan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/antzerkia-kalean-donostian/@@download/image/antzerkia kalean.jpeg
2021/06/15

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Hogeita bost antzerki emanaldi eskainiko dituzte hiriko auzoetako kale, plaza eta parkeetan irailera bitartean. Musika, umorea, zirkoa, dantza eta jolasa izango dira nagusi ikuskizunetan.
Kaleko antzerki ikuskizunak Donostian

Donostia Kulturak Antzerkia Kalean programa antolatu du kultur etxeen sarearen bidez eta, ondorioz, hiriko auzoetako, plaza, kale eta parkeak antzerki emanaldiz jantziko dituzte irailera bitartean. Orotariko ikuskizunak izango dira eta hurbiltzen direnek musikaz, umoreaz, zirkoaz, dantzaz eta jolasaz gozatuko dute. 

Hemezortzi konpainiak hartuko dute parte programan eta 21 antzezlanen 25 emanaldi eskainiko dituzte guztira. Haur eta familiei zuzendutako antzezlanak izango dira gehienak eta ikusleek, begiratzeaz gain, parte hartzeko aukera ere izango dute. Ikusleek rol aktiboa izango dute, beraz. Honako talde hauek parte hartuko dute, besteak beste: Potxin eta Patxin, Irrien Lagunak, Ameztu Produkzioak, Hortzmuga, Tomaxen abenturak, Zirika Zirkus eta Gari, Montxo eta Joselontxo. 

Helduentzako emanaldiak ere antolatu dituzte, tartean Trapu Zaharra taldeak eskainitakoak izango dira. Euskaraz Turistreatzen antzezlana plazaratuko dute Intxaurrondon eta Mesede bat egitearren Igeldon eta Altzan.

Dantzak ere izango du tartea egitarauan; Egia auzoan Dantzaz konpainiaren Basoa eta Chei Jurado & Akira Yoshida bikotearen Hito emanaldiak izango dira.

Egitaraua osoa Donostia Kulturaren webgunean zintzilikatu dute. Emanaldien kokapenak eta datak zehazten dituen mapa ere prestatu dute.