Antzerki irakasleentzat ikastaroak, EHAZEren eskutik

Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak irakaskuntzarako tresna berriak jarri nahi ditu euskaraz antzerki tailerrak ematen dituztenen eskura. Izena eman nahi duenak, otsailaren 17a du horretarako azken eguna.
Ume, gazte zein helduekin antzerkigintza lantzen duten irakasleen arteko komunikazio faltak kezkatuta ditu Euskal Herriko Antzerkizale Elkartekoak (EHAZE). Horregatik, irakaskuntza tresnak eta baliabideak hobetzeko ez ezik, esperientziak eta informazioa trukatzeko asmoz antolatu dituzte ikastaroak datozen asteotarako.
Joserra Fachado eta Ander Lipus izango dira gidari eta, besteak beste, mimoa (hilaren 19an Donostian), zuzendaritza teknikak (martxoaren 12an Bilboko Kafe Antzokian) eta klowna (apirilaren 9an Donostian) jorratuko dituzte.
Izena eman nahi duenak otsailaren 16a osteguna du horretarako azken eguna eta 675 945 734 telefono zenbakira hots eginda edo antzerkizale@hotmail.com helbidera idatzita egin dezake. Informazio gehiago edo zehatzagoa behar izanez gero ere bertara jo.
Ikastaroak goizeko 9:00etan hasi eta 14:00etan bukatuko dira. Prezioa: 20 (EHAZEko bazkideentzat), 80 bazkide ez direnentzat.