Antzekotasuna babes

Antzekotasuna babes https://www.gaztezulo.eus/albisteak/antzekotasuna-babes/@@download/image/pekin_1365063590.jpg
2013/04/08
albiste-laburra
Antzekotasuna babes
Pekinen dago Herriaren Jauregi Handia izenekoa. Txinako Gobernuak Herriaren Asanblada Nazionala egiten du bertan urtero, besteak beste, agintari berriak izendatzeko. Martxoan egin zuten azkena, eta kargu hartzeek baino gehiago, Alderdi Komunistako politikarien antzekotasun fisikoak eman du zeresana. Ile beltza, traje zurrun beltzak eta gorbata gorria zeramatzaten guztiek,  eta ilara perfektuak osatuz entzun zuten ereserkia, zutik. Adituen hitzetan, herritarrek politikari gazteak nahi dituztelako tindatzen dute adatsa, eta elkarren arteko antzekotasunak errudunak ezkutatzen laguntzen die.