Antzararen mendekua

Suediako ehiztari bat konorterik gabe geratu da semeak ehizatutako antzara buru gainera erori zaionean. Ulf Ilback ehizatzera atera zen Carl John semearekin. Semeak tiro egin zion 20 metroko garaieran hegan zihoan antzarari, eta animalia aitaren gainera erori zen. Hurrengoan, ehiztariak kaskoarekin aterako omen da.