Añorga eta Leginetxeri Euskadi Literatura saria

Añorga eta Leginetxeri Euskadi Literatura saria https://www.gaztezulo.eus/albisteak/anorga-eta-leginetxeri-euskadi-literatura-saria/@@download/image/200810297284club.jpg
2012/12/13
berria
Añorga eta Leginetxeri Euskadi Literatura saria
Pello Añorgak irabazi du Euskadi literatura saria, haur eta gazte literaturaren arloan, Jenio gaiztoa narrazioarekin. Gaztelaniazko literatura sailean, berriz, Manu Leginetxeren El club de los faltos de cariño oroitzapen liburua izan da saritua.

Añorgak eta Leginetxek 18.000 euro eta garaikurra jasoko dituzte sari modura.
Leginetxe, ordea, osasun arazoak medio, ez da izango ekitaldian. Gainontzeko saridunak, Euskal literatura eta itzulpen literarioaren alorrekoak, datorren astean jakinaraziko ditu Eusko Jaurlaritzak.