Anorexia eta bulimiaren aldeko 500.000 webgune

Anorexia eta bulimiaren aldeko 500.000 webgune https://www.gaztezulo.eus/albisteak/anorexia-eta-bulimiaren-aldeko-500000-webgune/@@download/image/2011346149anorexia_bulimia.jpg
2012/12/13
berria
Anorexia eta bulimiaren aldeko 500.000 webgune
500.000 webgune daude anorexia eta bulimiaren alde egiten dutenak, Interneteko Kalitate Agentziak eta gaixotasun horien kontra borrokatzen duten zenbait elkartek zabaldu dutenez. Elkarteok gaineratu dutenez, hiru milioi bisitari dituzte orrialdeok denera, eta haietatik %95 neskak dira. Webguneak ixtea zaila dela jakitun, web orriok behintzat bilatzaileen lehen postuetan egon ez daitezen nahi dute datu kezkagarriok mahai gainean jarri dituztenek.