Anne Lukinen kontzertua ostegunean Iruñean

Anne Lukinen kontzertua ostegunean Iruñean Musikari iruindar gazteak bere lehen diskoko kantuak aurkeztuko ditu Ziudaleko musika emanaldian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/anne-lukinen-kontzertua-ostegunean-irunean/@@download/image/anne sofa.jpg
2021/09/21

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Irudiak: Irantzu Pastor
@irantzupastor

Musikari iruindar gazteak bere lehen diskoko kantuak aurkeztuko ditu Ziudaleko musika emanaldian.
Anne Lukinen kontzertua ostegunean Iruñean

Ekainaren 18rako lotua zegoen Anne Lukinen Iruñeko Ziudadelako kontzertua baina, euria zela medio, bertan behera utzi behar izan zuten. Hitzordua atzeratzea erabaki zuten orduan eta ostegunean, hilak 23, izango dute bere zaleek Lukinen musika emanaldiaz gozatzeko aukera. Emanaldia gaueko bederatzi eta erdietan izango da eta oraindik ere eskura daitezke sarrerak

Anne Lukin iruindarra telebistako OT saioaren bidez egin zen ezagun eta bertatik igarotzeak eman zion musikari bere denbora osoa eskaintzeko bidea. Azken urtebetean bere ibilbideari ekin dio, abestiak sortzeari, eta Al día siguiente izeneko lehen diskoa kaleratu du. Hain zuzen ere diskoko kantuak aurkeztuko ditu osteguneko kontzertuan, 2020an zehar izandako esperientziak islatzen dituztenak. Horien artean dago Gorka Urbizurekin sortutako Lisboa abesti ederra.

Anne Lukin GAZTEZULOren uztaileko aleko protagonista izan genuen. Elkarrizketa irakurri nahi izanez gero, GAZTEZULORATU harpidetza eginda edo GAZTEZULOko dendan 3 euroren truke eskura dezakezu!