Animazio filmak, Basauritik lau haizeetara

Animabasauri Basauriko Nazioarteko Animazio Zinemaldia hirugarren urtez egingo dute hilaren 23tik 29ra bitartean. Egitasmoa ezinbesteko zita bilakatzen ari da animazio alorreko profesionalentzat eta zaleentzat.
Basaurin, 30etik gora herrialdek bidalitako animazio lanak ikusi ahal izango dira; besteak beste, AEBetakoak, Txilekoak, Japoniakoak, Frantziakoak, Espainiakoak, Estoniakoak eta Euskal Herrikoak. Aurten, izan ere, sekula baino animazio lan gehiago izango dira Animabasauri zinemaldian, martxoaren 23tik 29ra bitartean. Horrek sail ofizialean parte hartuko duten lanen aukeraketa asko zaildu du, Maria Jesus Diez zinemaldiko zuzendariak adierazi digunez.
Hirugarren urtea dugu, eta hori nabari da. Zinemaldi guztiek prozesu bera izaten dute: hasierak gogorrak izan ohi dira beti. Denbora behar izaten dute, sendotzeko, gaineratu du Maria Jesus Diezek.
Zinemaldiaren sail ofizialak hiru atal ditu. Alde batetik, 35 mm-ko film luzeak. Bestetik, 35 mm-ko film laburrak. Eta azkenik, DVD euskarrian egindako film laburrak. Aurten, bederatzi film luze eta 75 labur izango ditugu 35 mm-ko formatuan, eta 40 bat, DVD euskarrian, dio Diezek. Azken atal horretako filmek sari ekonomikoa irabazteko aukera izango dute estreinakoz.
Aurkeztutako filmen artean badira Euskal Herrian egindakoak: bi labur, 35 mm-ko atalean, eta beste bi, DVDan. Hain zuzen ere, Gallina Ciega eta Perpetum Mobile, lehenengo atalean, eta ¡A rendirse! eta Krake-Lur, bestean.
Euskal Herriko animazioaren egoeraz galdetu diogu Animabasauriko zuzendariari, eta nahikoa ona dela erantzun digu. Zailtasunak aintzat hartuta, batez ere: Animazioa teknika berri samarra da, eta teknologiak ikaragarrizko abiadurarekin aurrera egiten du. Beraz, etengabe gertatzen dira aldaketak. Kontuan hartu behar da, gainera, horrelako film batek lan handia eskatzen duela: ezin dugu pentsatu ere egin zenbat marrazki eta zenbat ordu behar diren 15 segundoko sekuentzia bat egiteko! Ezta zenbat jende dabilen animazio produkzio baten atzean ere. Betizu, Olentzero eta, haiek bezala, azken urteotan Euskal Herrian bertan egindako beste animazio film batzuek arrakasta handia izan dutela nabarmendu du zuzendariak.
Umeak eta atzera begirakoak
Zinemaldian, goizez, umeak izaten dira protagonista. Aurten ere Animazio Ikasgeletan atala antolatu dute. Bertan, Betizu eta Xangaduko misterioa, Harri magikoaren bila, Cristobal Molon eta Perez gure sagutxo hori film luzeak eskainiko dituzte Sozial Antzokian; lauak, euskaraz. Era berean, aurten, lehen aldiz, musika eta animazioa lotzen dituen tailer berritzailea antolatu dute, Nancy eta Nik Phelps musikari estatubatuarrekin.
Nahiz eta umeek gure zinemaldian garrantzi handia duten, helburuetako bat animazioa lau haizeetara hedatzea da. Garbi erakutsi nahi dugu animazioa umeentzat dela, baina ez soilik haientzat. Animazioarekin, gai sozialak eta konplexuak ere jorra daitezke, lanetako asko helduentzat dira, eta Animabasaurin horrelako asko dago, nabarmendu du Diezek.
Bestalde, bi animatzaile handiren atzera begirakoak ere izango ditugu aurten Basaurin: Bill Plymton estatubatuarrarena eta Jan Svankmajer txekiarrarena. Bill Plympton animatzaile ospetsua da, eta punta-puntan dabil. Autore berezia da, filmetan bere pentsamolde partikularra agerian uzten baitu beti: umoretsua, kritikoa eta ironiaz betea. Aurtengo Oscar sarietarako bere laburretako bat hautatu dute, Guidedog izenekoa, eta hura ere ikusgai izango da.
Animabausaurin. Zinemaldian bertan izango da Plympton; hitzaldia eskainiko du Ibaiganen (Basauri). Jan Svankmajer, bestalde, egile klasikoa da, eta aspaldi hasi zen animazio munduan. Surrealismoa maite du, eta Terry Gilliam, Tim Burton eta beste zuzendari batzuengan eragina izan du. Zinemaldian, The last trick, Punch and Judy, The flat eta A quiet week in the house bere film laburrak eskainiko dituzte, bestek beste. Baita Lunacy azken film luzea ere.
Horrez gainera, zinemaldiak dirauen bitartean, Arizko Dorrea Kultur Etxean bi erakusketa izango ditugu. Biek animazio film luze bana izango dute ardatz: Ninja Dortokak eta Noctura. Egitarau osoaren berri izateko, internetera (www.animabasauri.com) jo besterik ez dago.