Animaliekiko errespetua, ikasgai berria

Animaliekiko errespetua, ikasgai berria Ezin delako maite baloratzen ez dena. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/animalieiko-errespetua-ikasgai-berria/@@download/image/animal-children-photography-elena-shumilova-2.jpg
2019/02/15
berria
Ezin delako maite baloratzen ez dena.
Animaliekiko errespetua, ikasgai berria

Animaliak errespetatzen etxean ikasten dute haurrek, baina animalien eskubideen aldeko aldarrikapenak gora doazen garaiotan, badirudi beharrezkoa dela ere gaia ikasgeletan lantzea. Hala, Aragoiko (Espainia) ikastetxeetan animaliekiko errespetu eta balioak ikasteko ikasgai berria ezarriko dute.

Besteak beste, maskotak izaki bizidunak eta ez objektuak direla ikasi beharko dute, eta beraz, animaliei min egitea edo abandonatzea ez dela aukera bat. Horrekin batera, inguruan bizi diren animaliekiko kontzientzia garatzen lagunduko diete, zaintza eta errespetua irakatsiz. Bestalde, animalien eskubideak ere ezagutuko dituzte. Gurean ere halakorik jarriko zenukete?