Animaliak, izaki bizidunak eta ez objektuak

Animaliak, izaki bizidunak eta ez objektuak Kode Zibileko hiru lege berrituko ditu Espainiako Kongresuak, etxeko animaliak babesteko. Besteak beste, banaketa kasuetan animaliaren eskubideak erregulatu nahi dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/animaliak-izaki-bizidunak-eta-ez-objektuak/@@download/image/adopcion-mascota-adulta1-750x410.jpg
2017/12/12
berria
Kode Zibileko hiru lege berrituko ditu Espainiako Kongresuak, etxeko animaliak babesteko. Besteak beste, banaketa kasuetan animaliaren eskubideak erregulatu nahi dituzte.
Animaliak, izaki bizidunak eta ez objektuak

Gure etxeetan bizi diren animaliak familiako kidetzat ditugun arren, oraindik legearen aurrean objektuak dira. Hala, etxeko animali bat enbargatzeko aukera ematen du legeak, kotxe bat edota pisu bat balitz bezala. Aste honetan, baina, egoera aldatu daiteke; Code Zibileko hiru lege aldatzea proposatuko dute Espainiako Kongresuan, animaliak objektu izatetik eskubidedun izaki bizidunak izatera igaro daitezen.

 

Lege aldaketa honi esker, hemendik aurrera animaliak ezingo dira enbargatu; bestalde, bikote baten banaketaren kasuan, animaliaren eskubideak kontutan hartuko dituzte, beharrezkoa balitz, animalia bisitatzeko txandak antolatuz. Azkenik, animalien jabeek betebeharrak izango dituzte, eta animalien eskubideak bermatu beharko dituzte, beren ongizatea bermatuz eta tratu txarrak, hilketa krudelak edota uzteak ekidinez.

 

Animalien eskubideen defendatzaileentzat aurrerapauso bat den arren, lege aldaketa hauek oraindik ez dizkiete animaliei eskubide guztiak bermatzen; objektu izatetik izaki bizidunak izatera igaroko dira legearen aurrean, bai, baina oraindik, ez dira sentitzen duten izaki bizidun kontsideratzen; beraz, asko dago egiteko.