ANIMAKOM FEST JAIALDIAK 5. EDIZIORAKO DEIALDIA IREKI DU

ANIMAKOM FEST JAIALDIAK 5. EDIZIORAKO DEIALDIA IREKI DU Aurten ekainaren 28tik uztailaren 4ra ospatuko da zinemaldia, Bilbon. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/animakom-fest-jaialdiak-5-ediziorako-deialdia-ireki-du/@@download/image/Animakom_logo-rojo2.png
2021/02/25
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Aurten ekainaren 28tik uztailaren 4ra ospatuko da zinemaldia, Bilbon.
ANIMAKOM FEST JAIALDIAK 5. EDIZIORAKO DEIALDIA IREKI DU

Gutxi falta da Bilboko Animazio-Zinearen Nazioarteko Zinemaldia, ANIMAKOM FEST-en 5. edizioa hasteko. Aurten ekainaren 28tik uztailaren 4ra ospatuko da zinemaldia.

Aurreko larunbatean, otsailaren 20an, zabaldu zen jaialdian parte hartzeko izena emateko epea, kategoriak hauek izanik: film labur profesionalak, ikasleen film laburrak eta bideoklip animatuak. Epea hilabetez egongo da zabalik, deialdiaren azken eguna martxoaren 20a izanik.

Izen ematea FilmFreeway plataformaren bitartez egingo da. Bertan, film labur bakoitzeko inskripzio-fitxa bat bete beharko da, eta plataforma horretara filmaren screener bat igo, HD codec H264 formatuan, edo hura deskargatzeko esteka bat, 2021eko ekainera arteko iraungitze-datarekin.

Fitxa hori betetzeko, zuzendariaren argazki bat, filmaren hiru irudi (gutxienez 300dpi) eta elkarrizketen zerrenda ingelesezko bertsio bat behar izango dira. Deialdi honetan 2020ko urtarrilaren 1aren ondoren amaitutako animaziozko film laburrak inskribatu ahal izango dira.

AMIMAKOM FEST Asociación Develop-ek, Abrakam Estudio eta Media Attack ekoiztetxeekin elkarlanean antolatutako jaialdia da eta Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, SGAE Fundazioak, Laboral Kutxak, Mondragon Unibertsitateak eta Euskal Herriko Zinema Eskolak - EHZE-k babesten dute.