Ane Irazabal, Euskal Kazetari Saria

Ane Irazabal, Euskal Kazetari Saria Euskal Kazetarien Elkarteko eta Kazetarien Euskal Elkargoko epaimahaiak aukeratu du kazetaria, eta azaroaren 20an Bilboko BBK aretoan egingo dute sari banaketa. Zorionak! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ane-irazabal-euskal-kazetari-saria/@@download/image/bb4f00cd-ddcf-40ac-8739-96390f833a9f.jpeg
2017/11/08
berria
Euskal Kazetarien Elkarteko eta Kazetarien Euskal Elkargoko epaimahaiak aukeratu du kazetaria, eta azaroaren 20an Bilboko BBK aretoan egingo dute sari banaketa. Zorionak!
Ane Irazabal, Euskal Kazetari Saria

Ane Irazabal kazetariari emango diote aurten Euskal Kazetari Saria. Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak osatutako epaimahaiak egin du hautua, eta hilaren 20an ekitaldia antolatu dute, Bilboko BBK aretoan. Bestalde, Zakilixut personaiak 40 urte bete berri dituela eta, Antton Olariaga marrazkilariari ere omenaldia egitea erabaki du elkargoak.

 

Hain zuzen, martxoko GAZTEZULOko azala izan genuen Ane Irazabal kazetaria; Egipto, Gaza, Grezia, Mazedonia edota Italiatik zuzenean Euskal Herriko pantailetan sartu zaigu sarritan, mikrofonoa eskutan gure kontzientziak astindu nahian. Txikitan arkeologoa izan nahi bazuen ere, Ikusentzunezko Komunikazioan eta Historian graduatu zen. Azken honek errefuxiatuen egoeraren aurrekariak ikuspegi kritikotik ulertzeko balio izan dio. Bere testigantzaren sinesgarritasuna eta zintzotasuna Aneren identitate zeinu bilakatu dira dagoeneko. Elkarrizketa osorik irakurri nahi?

ANE IRAZABAL: “Kazetaria protagonista bihurtzeko etengabeko joera hori ez zait batere onuragarria iruditzen”