Andre Mari Zurian, plaza itxita

Andre Mari Zurian, plaza itxita Jairik gabe ere, Gasteizen plaza ixtea erabaki dute, jende pilaketak ekiditeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/andre-mari-zurian-plaza-itxita/@@download/image/58.jpg
2020/07/28
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Jairik gabe ere, Gasteizen plaza ixtea erabaki dute, jende pilaketak ekiditeko.
Andre Mari Zurian, plaza itxita

Jairik gabeko uda izango dela aspaldi erabaki zuten agintariek, baina azken astetako datu kezkagarriekin, neurri zorrotzagoak hartzen hasi dira; gauzak horrela, Gasteizko Andre Mari Zuriko ospakizunak bertan behera gelditu arren, plaza bera ixtea erabaki dute udaleko arduradunek. Abuztuaren 4ean izan behar lukete Gasteizko jaiak, eta egun horretan plaza itxita egongo da arratsaldez.

Plazarekin batera, inguruko tabernetan terrazak kenduko dituzte egun berean, erreserba egin dutenentzat salbu. Aste osoan egongo da polizia inguruan, "pilaketak eta istiluak" ekiditeko.