Andrazkoak gonbidatu

Morena hirian, Indiako Madhya Pradesh estatuan, zementuzko eraikin zuri eta handi batek erakarriko du zure begirada: ospitalea. Barrura sartuz gero, goseak dauden ehunka haurren negarrak entzungo dituzu, gehienak neskatilak. Izan ere, milioi bat neskato desagertzen dira urtero Indian, eta 50.000 inguru jaio aurretik abortatzen dituzte, bertako legeak fetuaren sexua ezagutzea debekatzen duen arren. Biztanlerian alde nabarmenak eragiten ditu horrek: 2011n 623 milioi gizonezko zeuden erroldatuta, eta 586 andrazko. Indiarrentzat alaba bat "gonbidatu bat" da etxean, ezkontzen denean senarraren familia egingo baita haren kargu.