Andoaingo IV. Rock Jaialdia

Andoaingo IV. Rock Jaialdia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/andoaingo-iv-rock-jaialdia/@@download/image/20116157646davilla666churchills.jpg
2012/12/13
berria
Andoaingo IV. Rock Jaialdia
Udara ate joka daukagu eta honekin batera dantzan hasiko da santutegi guztia: San Juanak, San Pedroak, San Pelaioak... Andoainen rock jaialdiarekin berotuko dituzte motorrak.

Duela lau urtetatik hona aretoko kontzertuen zikloa ospatzen da Bastero Kulturgunean. Ordutik hona rock munduan dezenteko itzala duten hainbat izen pasatu dira bertako taulatutik: Crazy Joe, Los Coronas, Chris Casello Trio, Devil Doll, Kim Lenz...

Zikloari behar den bezalako amaiera emateko, eta iristear diren San Juan jaien beroketa gisa Rock jaialdia egiten da kanpoan eta doainik. Ekainaren 18an tokatzen da aurten eta arratsaldeko seiretatik aurrera Australia, Euskal Herria nahiz AEBetako sei taldek euren talentu guztia eskainiko dute.

 

Jaialdiaren kartela



18:00etan Xabi eta Petti.
18:50etan Chris Casello Trío.
21:00-21:45 bitartean atsedena.
21:45etan Sue Moreno.
23:00etan Johnny Powers.
00:20etan New Christs.