Andoaingo Gaztetxea, 25 urte iruditan

Andoaingo Gaztetxearen 12 + 13 urteurrena hurbiltzen ari dela eta, gune okupatu eta autogestionatuaren inguruan dabiltzanek `Istorio bat kameraren atzean´ argazki liburua argitaratu dute. Aitor Arregi `Txisto´k batez ere 80ko hamarkadan zehar ateratako argazkiak dira, orduko musika eztanda eta giroa betikotu dutenak.
Andoaingo Gaztetxea aitzindari izan zen kontzertuak antolatzen eta, garaiko udaletxe nahi instituzioek eskaintzen zutenaren aurrean, musika ulertzeko nahiz bizitzeko bestelako ereduak sustraitzen. Negozioaren gainetik, musika sentitzeko, aldarrikatzeko eta gozatzeko tresna dela frogatu zuten lau pareta haien artean. 80ko hamarkada eferbeszentea izan zen zeharo, eta orduantxe Euskal Herrian nahiz Europan loraturiko makina bat punk rock eta hardcore taldek aurkitu zuten Andoainen eszenatoki aproposa.
Kontzertu haietako askotan Aitor Arregi Txisto izan zen ikusle eta, ohartu gabe, gaztetxearen historiaren zati handi bat erretratatu zuen bere kamerarekin: 35 milimetroko negatiboetan ondu diren zuri-beltzeko harribitxiak dira, iraganaren lekuko.
Istorio bat kameraren atzean liburuxkak irudi horietako asko bildu ditu, eta 3000 argazki baino gehiago dituen DVD bat ere badakar; guztia 13 euroren truke.
Dagoeneko salgai da Andoaingo Gaztetxean bertan eta istoriobatkamerarenatzean.blogspot.com web gunean zehazturiko gainontzeko salmenta puntuetan. Horretaz gain, posta bidezko eskaera ere egiten ahal da xirikamusika@gmail.com helbidera idatzita.