Ander Zearra (Takolo): “Ezin dut jasan iratzargailuaren txirrina"

Ander Zearra (Takolo): “Ezin dut jasan iratzargailuaren txirrina" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ander-zearra-takolo-ezin-dut-jasan-iratzargailuaren-txirrinaquot/@@download/image/62 benetakoa.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Jon Odriozola
Ander Zearra (Takolo): “Ezin dut jasan iratzargailuaren txirrina"
Bizkiako Errigoiti herrikoa. 25 urte. Hiru anaietan gazteena. "Basetxeko"  Robinson Crouseau. Tabernaria. Tako (potolo) + Lo (lotia) = Takolo. Ohezale amorratua, "zentzu guztietan, normalean bakarrik lo egiten badut ere". Lauren Aitken abeslaria gogoko du, baita ska musika ere. 

Arrunt laket dut: Jatea. Etxeko babarrunak, batik bat.

Ez ditut parean ikusi nahi: Faxistak!


Lasaigarri zait: Gauzak ondo egin ditudala jakitea.

Sutan jartzen nau: Liga Real Madrilek irabazteak.


Gustura irakurri nuen: Ezin dut liburu bat aukeratu, baina, gauero, ohean libururen bat irakurtzeko ohitura dut.

Lo seko geratu nintzen irakurriz: Ken Follet-en "Los pilares de la tierra" astun samarra iruditu zitzaidan. Hala ere, amaitu egin nuen.


Bertutea: Alaia izatea.

Akatsa: Adarra jotzen didatenean erraz haserretzen naiz.


Ametsa: Euskal Herriaren independentzia.

Amesgaiztoa: Oso lotia naizenez, iratzargailuaren txirrina ezin dut jasan.


Barre algara eragiten dit: Nire koadrilako zoroek. Behin, Lekeitioko Antzar Egunean, parranda latza egin ondoren, kantzontzilotan egin genuen autostop!

Negargura ez dut urruti: Munduko herri askoren egoera ikustean. Arazoak izan arren, hemen erregeen moduan bizi gara. Zorionekoak gara hemen jaio izanagatik. 

"Anttoni, Anttoni, zure atean nago ni…": Asteburuak dira aproposenak horretarako. Hala ere, astegunetan hobe egon ohi gara neska-mutiletan ibiltzeko.

"… ai Antton, ai Antton, ate ondoan hor konpon": Atea jo ahala, kalabazak jaso izan ditut askotan!


Urrea: Igor anaiari emango nioke, asko laguntzen nauelako. 

Ikatza: Gure herriaren kontra dabilen jende guztiari.


Zein zen "Basetxean" gogoko zenuen etxekolana? Janaria prestatzea. Egia esan, prestatzea baino, jatea.

Eta zurean, nahitaez egiten duzun etxekolana? Oheak. Hala ere, hautsa kentzea ere ez zait batere gustatzen.

Hatzak zupatzen ditut: Baratzetik piper berdeak hartu, patata frijituak prestatu, eta ondo egindako txuleta bat janez.

Gogoko ez dudan jakia: Tripakiak ezin ditut usaindu ere egin!


Dirua ordainduko nuke: "Berria" egunkariagatik.

Ez nioke xentimorik ere emango: Ogasunari.


Udari zera eskatzen diot: Ahalik eta ondoen pasatzea. Nire buruarekin gustura egotea.
San Juan suak berarekin eraman ditzala: Euskal Herria pikutara bidali nahi dutenak.

Zein hiru gauza eramango zenituzke uharte huts batera?  Jatekoa, musika eta lagun bat.
Nora ez zinateke aurkeztuko? "Big Brother"-era, "La isla de los famos.o.s"-era edota "Hotel Glam"-era. Saio 'kasposoegiak' iruditzen zaizkit.