“Ancestral Cult of Divinity”

“Ancestral Cult of Divinity” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ancestral-cult-of-divinity/@@download/image/Ancestral_Cult_of_Divinity_WARCHETYPE.jpg
2010/12/04
kritika
Testua: Haize Galarraga
Warchetype
113.zenbakia
“Ancestral Cult of Divinity”
Izen horrekin ezin zitekeen doom disko bat besterik izan. Doom tradizionalaren topiko guztiekin bat egiten du: abesti luzeak, motelak eta ilunak. Hilerri horren erdian abeslariaren ahotsa nabarmentzen da, hilobiko zulotik ateratakoa balitz bezala. Candlemass-eko Messiah Marcolin abeslaria eta Ozzy Osbourne mitikoa datozkit burura. Ustekabea hirugarren pistan dator, Akelarre izeneko euskarazko abestiarekin. Entzun dudan euskarazko lehen doom abestia. Gainerakoak ingelesez osatu ditu Bartzelonako taldeak eta poztekoa da, abeslari euskalduna dela medio, gure hizkuntzari tartetxo bat egin izana.